Zer plan duzu asteburu honetarako Donostian?
Pantxoa Karrere eta Peio Ospital, Adarra Sariaren iragarpenean.Xalba Ramirez Zer plan asteburu honetarako? Gure agendan askotariko kultur eta aisialdi proposamenak aurkituko dituzue, baina, horrez gain, egun bakoitzeko plan proposamen bat egingo dizuegu jarraian. Era berean, ez ahaztu Herrerako jaiak, Amara Berriko sanjoanak, Antiguako sanjoanak eta Oletako sanjoanak ospatuko dituztela asteburu honetan; jaien gure atal berezian dituzue egitarau guztiak.
Ostiralean (hilak 19), Tabakalerara joatea proposatuko dizuegu, izan ere, Musidorak eta Jaime de Lasuenek 1921ean ondutako La capitana Alegría / Pour don Carlos filma proiektatuko dute (19:00), Begoña del Teso kazetariak aurkeztuta. Sarrerak 4,5 euroan daude salgai, hemen.
Larunbatean (hilak 20), Txomiñeneko Udafesta da gure gomendioa: udaren atarian, eguraldi ona eta festa giroa ospatzera irtengo dira kalera Txomiñenean. Aitzakia, antolatu berri duten Udafesta izango da. 17:00etan hasiko dute jaia, adin guztietarako herri jolasekin. Kirol apur bat egin eta gero, ordea, merezitako apetaren txanda izango da; izan ere, pintxo potea egingo dute 19.00etan.
Igandean (hilak 21), kontzertu berezi bat proposatuko dizuegu: Adarra saria jaso berri du Pantxoa eta Peio musika bikote historikoak, eta Viktoria Eugenia antzokian joko du. Sarrerak 25 euroan daude salgai, hemen.
Bonus track. Astean zehar egiteko plan bat ere utziko dizuegu hemen, asteazkenerako, zehazki: Giza Liburutegia antolatu dute Antiguako Jose Maria Sert plazan, 10:30ean: kalea liburutegi berezi bilakatuko da: liburuak ez dira irakurtzen… hitz egiten dute. Liburu bakoitza bere esperientzia eta ibilbide pertsonala partekatzen duen pertsona bat da.

