Bera Bera klubak 40. urteurrena ospatu du sail bakoitzeko kideekin
Bera Bera klubeko hainbat sailetako arduradunak, Sagueseko Garagardo Azokan egindako bazkarian.Bera Bera Larunbatean, hilaren 20an, Bera Bera klubak 40. urteurrena ospatzeko jarduerak eta bazkaria egin zituen. Goizean, kirol atal bakoitzak bere jardueraz gozatu ahal izan zuen kirolari, teknikari, senide eta lagunekin batera.
Eguerdian, berriz, sail guztietako 300 kide elkartu ziren Sagueseko Garagardo Azokako bazkarian —hau da, Bera Berako errugbi sailak antolaturiko azokan—. Ospakizun “berezia” eta “historikoa” izan zela azaldu du klubak, “pertsona, atal eta belaunaldi askoren artean eraikitakoa” delako.
Bestalde, Jesus Muruari, Karate saileko arduradunari, merezitako omenaldia eskaini zioten. 25 urte baino gehiago daramatza Bera Bera klubean, eta 46 urte baino gehiago eman ditu karatean.
Jose Angel Rodriguezek, klubeko lehendakariordeak, txapela eman dio “kirolaren eta klubaren aldeko konpromiso, lan eta maitasun ibilbide oso bat” eskertzeko. Omenaldia Isa Verdinik eta Jonek interpretatutako dantza pieza eder batekin borobildu zuten, klubaren oroimenean geratuko den une bati emozioa jarriz.




