Uzkudun eta Amilibia izan dira azkarrenak Txirrita Mendi Lasterketan
Txirrita Mendi Lasterketa jokatu zuten laugarrenez, atzo.Txirrita Mendi Lasterketa Beroari aurre eginez baina segurtasuna oso kontuan hartuta, IV. Txirrita Mendi Lasterketa jokatu zuten atzo goizean. Altzako sanmartzialen egitarauko zita esanguratsuetako bat da proba, eta azken unera arte antoltzaileek zalantza izan zuten aurrera egin edo ez. Jokatzea erabaki zuten, eta, zorionez, inolako arazorik gabe burutu zuten.
Gizonezkoetan, Andoni Uzkiano Solana izan zen ibilbidearen 17 kilometroak egiten azkarrena, 1:17,52 denborarekin. Azken urteetan laugarren izan ondoren, podiumeko lehen mailara igotzea lortu zuen Uzkianok. Ez zuen areriorik izan, hiru minutuko aldea atera baitzizkion bigarren izan zen Mikel Usandizaga Zubiaurreri (1:21:02), hirugarren, berriz, Iker Ormaetxea Perea izan zen (1:21:47).
Emakumezkoen kategorian, Nerea Amilibia Arruti beteranoa izan zen helmuga zeharkatzen lehena. Kronoa 1:40:21ean geratu zuen eta aiarrak. Ondoren, Nerea Gargall Ayastuy geratu zen (1:41:04) eta hirugarren Nere Ayape Leozek (1:41:58).
Erreleboetan, Eneko Mariño Apeztegiak eta Naia Cob Botello Jaiok osatutako bikotea izan da azkarrena (1:23:00), eta atzetik izan dituzte Norah eta Mael Muzas Ayerdi (1:32:23), eta Izadi Azkonobieta Etxabe eta Josu Montero Barrenetxea (1:35:42).
Sari banaketa hunkigarria izan zen Uzkianok urtarrilean hildako Eñaut Elizalde kuadrillako lagunari eskaini baitzion garaipena, eta larunbatean hildako izebari Amilibiak. Malkoei eutsi ezinda, garaipena ez ezik, bi bertso ere eskaini dizkio Uzkianok Elizalde lagunari podiumeko mailarik gorenean. Ohi bezala, bertsolariek ere parte hartu zuten lasterketak kultura sustatzeko egiten duen apustua berretsita. Oraingoan, Nerea Elustondo eta Aitor Mendiluze aritu ziren bertsotan.
Lasterketako argazki guztiak helbide honetan ikus ditzakezue.

