Bi lagun atxilotu dituzte hondartzetan asteburuan hainbat lapurreta egiteagatik
Lapurrei konfiskatutako objektuak. Ertzaintza Ertzaintzak bi lagun atxilotu zituen igande arratsaldean Irunen, asteburuan Donostiako eta Hondarribiko hondartzetan jendeari gauzak lapurtzea leporatuta. Donostian, larunbat eta igande goizean, salatzaileen deskuiduaz baliatuz egindako hainbat lapurretaren berri izan zuen Ertzaintzak.
Gutxienez, sei lapurretetan inplikatzen dituzten objektuak atzeman zizkieten bi atxilotuei ertzainek, eta ikerketa zabalik dago konfiskatu zitzaizkien eta legez kanpoko jatorria duten beste gauza batzuen jabeak aurkitzeko. Besteak beste, telefonoak, bitxiak, kreditu txartelak eta arropa.
Polizia egoitzako eginbideak amaituta, epailearen eskuetan jarri zituzten atzo.

