Donostiarra prest dago denboraldiari ekiteko
Donostiarra Arraun Elkarteak larunbatean aurkeztu zituen denboraldi honetarako bere traineruak.Donostiarra Asteburu honetan abiatuko dute liga arraunean, eta, hain zuzen ere, bere traineruen aurkezpena egin zuen Donostiarra Arraun Elkarteak larunbatean. Bataplan diskotekako terrazan egin zuten aurkezpena, gizonezkoen zein emakumezkoen taldeetako arraunlariekin, klubeko arduradunekin eta denboraldi honetako babesleekin, besteak beste.
Hain zuzen ere, igandean (hilak 28) hasiko dituzte gizonekoen Eusko Label liga eta emakumezkoen Euskotren liga, Madrilgo Buitrago del Lozoya herriko uretan. Aurten ere, Donostiak bi talde izango ditu emakumezkoen lehen mailan —Donostiarra eta Donostia Arraun Lagunak— eta bat gizonezkoenean —Donostiarra—.

