Emaitza bikainak lortu dituzte Fortunako kirolariek Espainiako eskrima egokituko txapelketan
Espainiako Gurpil Aulkiko Eskrimako Txapelketako irudi bat, Pio Baroja kiroldegian.Fortuna KE Espainiako Gurpil Aulkiko Eskrima Txapelketa jokatu zuten larunbatean Donostiako Pio Baroja kiroldegian, sablearen, floretearen eta ezpataren modalitateetan. Fortuna klub donostiarreko hainbat kirolarik hartu zuten parte, baita emaitza bikainak lortu ere.

Espainiako Gurpil Aulkiko Eskrimako Txapelketako sableko azken probako podiuma, Pio Baroja kiroldegian. Ezkerrean, Ayem Oskoz donostiarra eta, erdian, Alexander Prior donostiarra.Espainiako Eskrima Federazioa
Hain zuzen ere, sableko azken proban lehiatu zirenen artean egon ziren Fortunako Alexander Prior eta Ayem Oskoz donostiarrak, eta lehenengo eta bigarren postuetan gelditu ziren, hurrenez hurren. Espainiako gurpil aulkiko sable modalitateko eskrimaren amaierako podiumean, txapeldun gelditu zen Prior, eta Oskoz hortik kanpo gelditu zen.
Nabarmentzekoa da, halaber, ezpataren modalitateko azken proban bigarren gelditu zela Prior eta hirugarren Fortunako Manuel Quesada; azken podiumetik kanpo gelditu ziren, ordea. Euskadiko Sable Txapelketa ere jokatu zuten larunbatean Pio Barojan, eta bi lehiaketetako irudi bilduma hemen ikus dezakezue, Fortunaren eskutik.


