Parte Zaharreko Ayestaran bitxi denda historikoa itxi dute
Ayestaran bitxi denda, Parte Zaharrean.Ayestaran Parte Zaharreko Abuztuaren 31 kaleko Ayestaran bitxi denda historikoa itxita dago duela egun batzuk, Jose Ignacio Aiestaran arduradunaren erretiroagatik eta errelebo faltagatik, El Diario Vasco egunkariak argitaratutako informazioaren arabera. Besteak beste, garaikurrak eta erlojuak saltzeagatik zen ezaguna denda hori.
1941. urtean hasi zen Ayestaran establezimenduaren ibilbidea, Azkoitian, Jose Ignacio Aiestaranen aita Juan Cruz Aiestaranen eskutik. Handik urte batzuetara, Donostiako Parte Zaharrera lekualdatu zen denda, eta hainbat kaletatik pasatu da 75 urteotan, baina 40 urte inguru daramatza egungo kokalekuan.

