Udako mugikortasuna kudeatzeko neurrien plana abiatu du udalak
Garraio publikoaren funtzionamendu egokia bermatzea eta disuasio aparkalekuen erabilera sustatzea da helburua.
Autoen ilarak, Donostian. Aurten ere, Donostiako Udalak hainbat neurri jarri ditu martxan udako hilabeteetan trafikoa arautzeko. Batez ere, bisitari gehien izaten diren uneetan sortzen diren eragozpenak arintzeko. Bestalde, garrantzia berezia emango diete garraio publikoari eta hiriko aparkaleku periferikoen sareari.
Informazio kanalak hobetzea, trafikoa modu eraginkorragoan eta baliabide gehiagorekin arautzea, disuasio aparkaleku berriak sustatzea eta garraio publikoko sistemak hobetzea izango dira, besteak beste, datozen hilabeteetan hiriko mugikortasuna antolatzeko gakoak.
Udalaren webgunean zerrendatu dituzte neurri guztiak.

