Alex Marchal gazteak 2029ra arte berritu du Realarekin
Alex Marchal jokalari nafarra, Realaren partida batean.Reala Realak Alex Marchal jokalari gaztearen kontratua luzatu du 2028-2029ko denboraldiaren bukaera arte. Gorraitzekoak 18 urte ditu eta hegalean aritzen da. Pasa den sasoian, 32 partida jokatu zituen bigarren mailan, txuri-urdinen bigarren taldearekin. Horrela, hazten jarraitzeko aukera izango du.
Kadete mailan iritsi zen Zubietara, eta pausoz pauso egin du bidea bigarren taldera iritsi bitarte. Bitxikeria gisa, aipatzekoa da Ismael Marchal Real Madrileko aurrelari izandakoaren semea dela.

