Asteburuan Donostian egiteko hiru kultur plan proposamen
Bobo & Behaja taldea.Bobo & Behaja Zer plan asteburu honetarako? Gure agendan askotariko kultur eta aisialdi proposamenak aurkituko dituzue, baina, horrez gain, egun bakoitzeko plan proposamen bat egingo dizuegu jarraian. Era berean, ez ahaztu Intxaur jaiak, Altzako sanmartzialak eta Igeldoko sanpedroak ospatuko dituztela asteburu honetan; jaien gure atal berezian dituzue jaiei buruzko eduki guztiak.
Ostiralean (hilak 26), Bobo & Behaja franko-malgaxe boskotearen kontzertua da gure proposamena. Tsapiky musika nazioarteko agertokietara eramaten duen musika taldea da, eta Tabakalerako Kutxa Fundazioa Kluba aretoan joko du, 20:00etan. Sarrerak Tabakaleraren webgunean eta leihatilan daude salgai, 16-20 euroan.
Larunbatean (hilak 27), Sasibill Elkarte Lirikoak Jacinto Guerreroren El huésped del sevillano zarzuela aurkeztuko du Viktoria Eugenia antzokian (19:00), eta hori da egun horretarako gure kultur gomendioa. Sarrerak antzokiaren webgunean daude salgai, 20-38 euroan.
Igandean (hilak 28), irteera bat proposatuko dizuegu: Artikutzako Eskas, Elutsa eta Erroiarri eremuak ezagutuko dituzte, Artikutzako bisita gidatu baten bidez (09:00). Izena eman behar da, udalaren webgunean.
Bonus track. Hurrengo astean zehar egiteko plan bat ere gomendatuko dizuegu: Lidia Insausti ahotsean eta Iñaki Miguel pianoan, Evening Prayer soul eta gospel bikoteak kontzertua emango du Martuteneko Taberna Berrin, 19:00etan, Urumean Musik zikloaren barruan.

