Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak 5.000 eurotik gora bildu ditu Donostian egindako diru bilketan
Minbizia ikertzeko diru bilketa bat.Minbiziaren Aurka Gipuzkoan Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak eskerrak eman nahi izan dizkie Donostiako biztanleei pasa den larunbatean, hilaren 13an, egindako urteko diru bilketan erakutsitako eskuzabaltasunagatik. Parte hartu duten pertsona guztien laguntzari esker, zenbaketaren ondoren guztizko zenbatekoa 5.198,68 eurokoa izan dela jakinarazi du elkarteak.
Diru bilketa horren xede nagusia, gizarte osoak minbizia duten pertsonei babesa ematea izan da. Horrez gain, ikertzaile, osasun langile, boluntario, psikologo eta gizarte langileekin konpromisoa hartzea eta ikerketa onkologikorako dirua biltzen laguntzea izan ditu helburu.
Horren harira, ekimen solidario horretan hainbat boluntariok hartu zuten parte, herrian zehar banatuta zeuden mahaietan, eta horiei ere eskertza berezia luzatu nahi izan die elkarteak.
Lortutako funtsen helburua
Aurtengo kanpaina Gelditzen zarenean, minbiziaren aurka mugitzen gara lelopean egin da. Kanpaina horrek keinu baten balioan jartzen du arreta: elkartearen itsulapiko edo eskaera mahai baten aurrean gelditzean, keinu txikia dirudien arren, mugimendu kolektibo bat aktibatzen da ikerketa bultzatzeko, arreta hobetzeko eta itxaropena sortzeko.
Hala, lortutako baliabideak eta funtsak honako hauetarako erabiliko dira: ikerketa onkologikoarekin lotutako proiektuen finantzaziorako, elkartearen doako zerbitzuak sustatzeko eta mantentzeko, pazienteak eta hauen senideak artatzeko programetarako eta gaixotasunaren prebentziorako eta detekzio goiztiarreko kanpainen jarraipena bermatzeko.
Jardun guzti horrek elkarteak helburu duen minbiziaren %70eko biziraupena lortzen ahalbideratuko du.
Dohaintza digitalak, irekita
Azkenik, egun horretan dohaintza egiteko aukerarik izan ez zuten herritarrei adierazi nahi diete, nahi izanez gero, online ere egin dezaketela haien ekarpena, webgune honen bitartez.

