Hiriko espaloiak garbitzeko zerbitzua indartuko du udalak udan
Donostiako Udalaren kale garbiketarako makina bat.Donostiako Udala Donostiako Udalak udako hilabeteetan espaloiak eta oinezkoentzako guneak “desugertzeko zerbitzua indartu du”, nabarmendu duenez, “hirian jende gehien biltzen den eta espazio publikoa gehiago erabiltzen den urte sasoian garbiketa lanak areagotzeko. Desugertzea espaloietan itsatsita gelditzen den zikinkeria kentzea da, eta, goiko irudian ikusten den moduan, makina batzuekin egiten dute lan hori garbiketa zerbitzuko langileek.
Bi desugerketa makina erabili ohi ditu udalak goizeko txandan eta beste bik arratsaldekoan, astelehenetik ostiralera, baita bi furgoi hidrogarbitzaile ere, bat goizeko ordutegian eta bestea arratsaldekoan. Horrela, udalak dioenez, zerbitzua indartu egin dute ekainean, eta hiru hilabetez mantenduko dute horrela, “desugerketa makina osagarri bat eta furgoi hidrogarbitzaile berri bat gehituta goizeko txandan”.
“Desugerketa zerbitzuak ibilbide luzea du hirian”, udalak nabarmendu duenez: “Lehen aldiz, 1998ko uztailean hasi zen ematen, lehen makina desugertzailea udal garbiketa zerbitzuan sartu zenean, eta geroztik zabalduz eta modernizatuz joan da, espazio publikoa mantentzeko tresna finkatu bihurtu arte”.

