Ertzaintzak lagun bat atxilotu du droga trafikoa egotzita
Ertzaintza gauzatutako dispositiboan atzemandako drogak.Ertzaintza Substantzia estupefazienteen trafikoa eta kontsumoa kontrolatzeko prebentzio planaren barruan, larunbat goizaldean Ertzaintzak sarrera bat egin zuen hiriko lokal batean, droga trafikoarekin lotutako legez kanpoko jokabideak detektatzeko. Bertan, pertsona bat atxilotu zuten osasun publikoaren aurkako delitu batengatik, eta sei espediente ireki zituen legez kanpoko substantziak edukitzeagatik.
Ertzainek hainbat pertsona susmagarri miatu zituzten eta horietako bati kokaina arrosa edo tusi izeneko substantzia sintetiko bat konfiskatu zioten, arropa artean ezkutatuta zeraman, poltsatxoetan banatuta. Atxilotu egin zuten osasun publikoaren aurkako delitu batean parte hartu izana egotzita. Era berean, substantzia estupefazienteak monodosian zeramatzaten beste sei pertsonari horiek konfiskatu ondoren, espedienteak ireki zizkieten.
Atxilotua ertzain etxera eraman zuten eta beharrezko izapideak amaitu ondoren, epailearen esku utzi zuten.

