Brian Vazquez eskolta fitxatu du Askatuak Gipuzkoak
Brian Vazquez saskibaloi jokalaria baloiarekin, partida batean. Askatuak Gipuzkoak 2026-2027ko denboraldirako laugarren fitxaketa iragarri du: Puerto Ricoko Brian Vazquez eskolta –Espainiako pasaportea dauka—. Sasoi baterako sinatu du Donostiako saskibaloi klubarekin. Beste hiru fitxaketak Lucas Capalbo, Adria Domenech eta Jonas Paukste dira.
Vazquezek 31 urte ditu eta 1,91 metroko altuera. Azken bi denboraldiak Palmarekin jokatu ditu, eta 2024-2025eko sasoian Lehen FEB mailara igo zen taldearekin. Pasa den denboraldian, Capalborekin batera jokatu zuen, eta elkarrekin jarraituko dute, baina Askatuak Gipuzkoa taldean.
Erregulartasunagatik eta jokoaren une garrantzitsuetan erantzukizunak hartzeko duen gaitasunagatik nabarmentzen dela adierazi du klubak. Pasa den sasoian, Vazquezek 13,5 puntu lortu zituen batez beste, eta funtsezkoa izan zen Palmaren kanpoko jokoan.

