Donostiako Udalak Perueneko baranda konpontzeko lanak amaitu ditu
Perueneko baranda konpondu duteDonostiako Udala Perueneko barandak kalte larriak jaso zituen maiatzean jazotako kamioi istripuaren ondorioz eta aurreko astean amaitu zituzten konponketa lanak. Talkak Herrera auzoko 60 metroko barandari eragin zion, konponketan hainbat soldadura puntu errepasatu eta deformatuta geratu ziren hainbat hodi zuzendu dituzte.
Jarduerak 20.000 euro inguruko inbertsioa izan du eta egiturari zurruntasun handiagoa emateko eta haren egonkortasuna areagotzeko hanka bikoitzeko lau bereizketa berri jarri dituzte. Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotzi den Iñigo Garciak adierazi duenez jarduketa aprobetxatu dute, istripuak eragindako kalteak konpontzeaz gain, “barandaren portaera eta iraupena hobetzeko”.

