Kazunari Kita japoniarra fitxatu du Realak
Kazunari Kita jokalaria Realarekin, partida batean.Reala Realaren bigarren taldean utzita eta maila oso onean aritu ondoren, klubak Kazunari Kita erdiko atzelari japoniarra fitxatzea erabaki du. 2030era arte sinatu du txuri-urdinekin.
Japoniako Kyoto Sanga taldeari 1,5 milioi euro ordaindu dizkiote. Pasa den sasoian, Jon Ansotegiren aginduetara aritu zen bigarren mailan, eta 31 partida jokatu zituen —27 titular gisa—.
Bitxia bada ere, Realak datorren denboraldiari begira iragarri dituen bi fitxaketak bigarren taldeari begirakoak dira. Javier Soroeta izan zen lehena, Real Unioni saldu ostean, berreskuratu zutena.

