Emakume artistei buruzko tailerra, Emakumeen Etxean
Uztailaren bigarren erdialdean aurrera eramango dute ikastaroa Donostiako Emakumeen Etxeak udaran aurrera daramatzan tailerren barruan, Emakume Artisten Zikloa antolatu du. Zorione Mendezek gidatuta, partaideek Historian zehar egon diren eta dauden zenbait artisten lanei eta bizitzei buruz ikasteko aukera izango dute, modu dinamikoan, ondare historikoari garrantzia emanez.
Teoria eta praktika uztartuko dituzte, banakako eta taldeko ariketen bidez. Egon diren bigarren planotik lehengora ekarriko dituzte duten garrantzia nabarmenduz. Askotariko arte diziplinatan esperimentatuko dute hango eta hemengo sei sortzaile garaikideren bitartez. Hala, collagea, joskintza, performancea, marrazketa, argazkilaritza eta azterketa soziologiko artistikoa jarriko dituzte praktikan.
Ikastaroa euskaraz egingo dute eta saioak hilaren 21ean, 23an, 27an, 28an, 29an eta 30ean gauzatuko dituzte, 17:30etik 19:30era. Interesa dutenek bihartik, hilak 3, hilaren 14a arte dute izena emateko aukera Emakumeen Etxearen eta udalaren webguneen bidez.

