Mirari Uriak Reala utzi du
Mirari Uria Realeko aurrelari azpeitiarra.Inaxio Esnaola Beste urtebete baterako kontratua bazuen ere, Mirari Uria aurrelari azpeitiarrak ez du Realean jarraituko. Harrobiko jokalariak eta klubak adostu dute harremana etetea, eta zortzi urteko ibilbide txuri-urdinari bukaera eman dio. Realaren emakumezkoen taldea uzten duen zazpigarrena da.
Pasa den sasoian, minutu eta aukera gutxi izan zituen Arturo Ruiz entrenatzailearen aginduetara. Guztira, 530 minutu jokatu zituen, sei aldiz izan zen titularra eta ez zuen golik egin. Edna Imade aurrelariaren itzalean hasi zuen sasoia, eta neguko merkatuan joan bazen ere, entrenatzaileak beste jokalari batzuen aldeko apustua egin zuen.
Realarekin Txapeldunen Ligara bi aldiz sailkatzea lortu duen jokalarietako bat da —2022an eta aurten—, Nerea Eizagirre, Andreia Jacinto eta Cecilia Marcosekin batera.

