Aran ibarreko PDA proba irabazi du Sara Alonsok
Sara Alonso, helmugan.Val d'Aran by UTMB UTMB zigiluaren babesarekin, mundu mailako lasterketak egiten ari dira egunotan Aran ibarrean, eta Sara Alonso korrikalari donostiarra izan zen garaile atzo (hilak 2) Peades d’Aigua proba estimatuan (PDA, 55 km eta 3.300 m+). Colomersko aintzira glaziarren zirkuaren inguruan egiten dute lasterketa hori, eta Europako proba nagusietako bat da gaur egun, bere distantzian.
Salardun hasi eta Vielhan bukatu zen proba, 1.700 korrikalariren parte hartzearekin. Aipatu moduan, Sara Alonso izan zen garaile, 6.20.12-eko denbora eginda. Helmugara heltzean, “inoizko lasterketa gogorrena” izan zela adierazi zuen Alonsok, izan ere, besteak beste, bi aldiz erori zen lurrera. Hala ere, garaipena eskuratu zuen.

