Aurkitutako objektuekin egindako txotxongiloak ikusgai, Egia parkean
TaunTaun Teatroa taldeak prestatutako Tinglaua erakusketa ikusgai egongo da gaurtik igandera bitartean Egia parkeko Ingurumen Baliabideen etxeko atzeko aldean. Bertaratzen direnek ezezaguna zaien mundu batean murgiltzeko aukera izango dute, izan ere, aurkitutako objektuak berrerabilita sortutako instalazioa baita. Arduradunen hitzetan, “instalazio honetan publikoa ez da ikusle soil gisa ulertzen, aktore manipulatzaile gisa baizik”. Hala, garrantzitsuena espazioan egiten den interbentzioa da, objektuak manipulatzeak sortzen duen “gozamena, jolas teatrala, eta bisitarien arteko harremana”.
Labur egongo bada ere, erakusketara bisita gidatuak egingo dituzte hiru egunotan:
- Gaur: 17:00, 17:40 eta 18:15
- Bihar: 11:00, 11:45, 12:30, 13:15 17:00, 17:40 eta 18:15
- Etzi: 11:00etan, 11:45ean, 12:30 eta 13:15
Era berean, halako objektuak sortzeko teknika irakasteko Zuhaitz panpina tailerra emango dute Uliako Interpretazio Zentroan datorren larunbatean, hilak 11. Basoan bilatuko dituzte pertsonaia desberdinak sortzeko behar duten materiala eta ondoren txotxongilo bihurtuk dute. 7 urtetik gorako haurrei zuzenduta, euskaraz egingo dute, 11:30ean hasita. Parte hartu nahi dutenentzat izen ematea abian da Cristina Enea Fundazioaren webgunean. 2 euroko fidantza ordaindu beharko dute.

