Donostiako Liburu Azoka, hilaren 12ra arte Gipuzkoa plazan
Liburu azoka, Gipuzkoa plazan.Donostia Kultura Euskadiko Liburu Ganbarak Donostia Kulturaren babesarekin antolatuta, 51. Donostiako Liburu Azoka antolatu dute Gipuzkoa plazan datozen asteetarako. Hain zuzen ere, gaurtik (hilak 3) uztailaren 12ra arte egongo da zabalik, goizez eta arratsaldez (11:00-14:00/17:00-21:00).
Antolatzaileek nabarmendu dutenez, “argitaletxe, banatzaile eta liburu denden nobedadeak salgai egongo dira. Horretaz gain, Liburutegi Nagusiko aretoetan eta San Telmo museoan liburu aurkezpenak eta idazleekin topaketak egongo dira”. Hain zuzen ere, hilaren 6tik 9ra, egunero aurkezpen bat antolatu dute; hemen daukazue informazio zehatza.

