Arin y Embil altzari denda historikoa itxi dute, ia mende eta erdiko ibilbidea eginda
Arin y Embil dendaren artxiboko irudia. Donostiako beste saltoki historiko batek agur esan du azken egunotan: Amara Berriko Arin y Embil altzari dendak. Egungo arduradunek erretiroa hartu dutela eta, hainbat aste zeramatzaten beherapenekin, eta joan den asteartean ireki zuten azkenekoz denda, El Diario Vasco egunkariak argitaratutako informazioaren arabera.
Familia bereko hainbat belaunaldi pasatu dira Arin y Embiletik, 1887an Orion enpresa sortu zutenetik; 139 urteko ibilbidea egin du saltokiak, hain zuzen ere. Orioko lantegia dagoeneko itxita zegoen, bertako langileek erretiroa hartu zutenetik. Orain, Antso Jakitunaren hiribideko saltokia itxita, bukatu da enpresaren ia mende eta erdiko ibilbidea.

