Arte Ederrak eraikinean luxuzko hotela ireki du SADEk
Arte Ederrak luxuzko hotelaren inaugurazioa.Hotel Palacio Bellas Artes SADE enpresak, IXO Grupo eta Curio Collection by Hiltonekin batera ireki du zaharberritutako eraikina luxuzko hotel moduan. Arte Ederrak eraikina hotel izateko egokitu ondoren, 81 logela ditu hotelak, sei solairutan banatuta. Logelez gain, IXO Grupo eta Andoni Luis Adurizen Lotu jatetxea dago hotelean. Horrez gain, hotelak gimnasioa, aparkaleku robotizatua eta “jatorrizko arkitekturan integratutako hainbat zerbitzu” ditu.
Eraikinaren elementu nagusiak babestu egin dituela ziurtatu du SADEk, “kupula barne, 1914ko jatorrizkoaren erreplika gisa berreraikia” gehitu du enpresak. Euskadiko lehen zinema izandakoak 1914an ireki zituen bere ateak eta 1982an itxi zituen bere ateak, orain SADEk irekitako luxuzko hotela bihurtu den arte.
Eztabaida asko sortu duen proiektua da Hotel Palacio Bellas Artes. 2024erako amaituta eduki nahi zuten proiektuak aurten, uztailaren 4ean, ireki ditu bere ateak. Bere garaian Amara Bai auzo elkarteko Harkaitz Aranburuk adierazi zuen galdutako aukera bat dela, “udalak eraikin horretan auzoarentzako zerbitzuak jar zitzakeen, aprobetxatu zezakeen, baina ez da horrela izango. Erakundeek, alderdiek eta elkarteek saiakera egin dute Arte Ederrak eraikinari erabilera egoki bat emateko, eta, azkenean, hotel bat izango da”. Eta hala izan da, Arte Ederrak eraikinak luxuzko hotel bezala ireki ditu bere ateak.

