Edonola proiektua aurkeztu dute, ariketa fisikoak linfoma duten pertsonengan duen eragina ardatz
Edonola proiektuaren aurkezpena, Hegalak zentroan.Hegalak Edonola proiektua aurkeztu zuten joan den ostiralean Donostiako Hegalak zentroan. Proiektu horren bidez, linfoma duten pazienteetan ariketa fisikoak dituen onurak aztertzen ari dira, kimioterapia tratamenduan.
Biogipuzkoaren eta EHUren ikerketa bat da Edonola, eta Hegalak zentroak berak hartu du parte proiektuan. Aurkezpenean, Biogipuzkoak, EHUk, Salto Foundationek, Hegalak Zabalik fundazioak eta Hegalak kirol zentroan hartu zuten parte, baita Eider Mendoza foru diputatu eta Hegalak Zabalik fundazioko presidenteak.

