Zubietarrak dira txapeldunordeak
Txost eta Zubieta 1 taldeak, Oiartzungo finalaren ondoren.Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa Gipuzkoako Errebote Txapelketako finala jokatu zen atzo Oiartzungo beheko frontoian, eta Txost etxeko taldeak irabazi zion Zubieta 1 taldeari (13-9). Final estua eta lehiatua izan bazen ere, zubietarrek txapeldunorde izatearekin konformatu behar izan ziren.
Zubieta 1 taldearekin Josu Aizpurua Arroyo, Joseba Aizpurua Arroyo, Ugaitz Rezola Huizi, Endika Garcia Eizagirre eta Jon Argote Beloki aritu ziren. Oiartzungo Txost taldearekin, berriz, Joseba Azpiroz Iriarte, Andoni Urbieta Etxeberria, Ugaitz Susperregi Ibarguren, Txomin Nazabal Etxebeste eta Andoni Zabala Lekuona.
Atzoko finalarekin, bukatu da Gipuzkoako lehiaketa ofizialen 2025-2026ko denboraldia.

