Irati Mitxelenak eta Martin Segurolak errekorrak ezarri dituzte Ordizian
Donostia Atletikoko atletak luzera jauziko proba irabazi zuen, eta Realeko korrikalariak 800 metroko lasterketa.
Irati Mitxelena eta Martin Segurola atleta donostiarrak, Altamirako podiumean.EITB Jose Antonio Peñaren Oroimenezko X. Ordiziako Mitina jokatu zen pasa den larunbatean, eta bi donostiarrek zeresana eman zuten. Irati Mitxelenak irabazi zuen luzera jauziko proba, 6,77 metroko jauziarekin. Donostiako Atletikoko atletak Gipuzkoako errekorra ezartzearekin batera, Ingalaterran jokatuko den Europako Txapelketarako gutxieneko marka lortu zuen.
Martin Segurolak, berriz, 800 metroko lasterketa irabazi eta Euskadiko errekorra ezarri zuen. Realeko korrikalariak azken unean gainditu zituen gainerako lehiakideak eta denbora esanguratsua lortu zuen: minutu bat, 44 segundo eta 95 ehuneneko

