Alex Lebarbier erdilariak Realean jarraituko du 2028ra arte
Alex Lebarbier jokalaria, Realaren partida batean.Reala Realak harrobiko jokalariak lotzea lehenetsi du udako merkatuan. Alex Lebarbier erdilari frantziarraren kontratua 2028ra arte luzatzea erabaki du klub txuri-urdinak, bigarren taldeko jokalari garrantzitsuetako bat delako.
Pasa den denboraldian, lesio batek zelaitik kanpo utzi zuen jardunaldi askotan, baina jokaturiko partidetan maila onean aritu zen. Jon Ansotegi entrenatzailearentzat funtsezkoetako bat izan zen, eta datorren sasoian ere bere aginduetara izango du.
Lebarbier gazte mailan iritsi zen Zubietara, eta bigarren taldeko gainerako jokalariekin alderatuta, desberdina da. Erdilari gisa aritzen da, euskarri lanetan, eta haren fisikoari esker da bereizgarria.
Ez du jarraituko
Bestalde, Dario Ramirezek ez du Realean jarraituko. Klub txuri-urdinak jakinarazi duenez, Tarragonako Nastic taldearekin akordioa lortu du, eta han ariko da datorren sasoitik aurrera.

