Corentin Falcoz frantziarra Askatuak Gipuzkoan ariko da
Corentin Falcoz jokalaria.Louise Raymond Askatuak Gipuzkoak 2026-2027ko taldea osatzen jarraitzen du. Corentin Falcoz eskolta frantziarra fitxatu dute, Frantziako ligan nabarmendu den jokalarietako bat da.
Falcozek 24 urte ditu eta 1,90 metroko garaiera du. Bourg-en-Bresseko harrobian hezi zen. Talde horrekin lehiatu zen Frantziako lehen ligan, eta Europako txapelketan egin zuen debuta.
Azken lau denboraldietan, berriz, Aix-Maurienne taldean aritu da. Gainera, pasa den sasoian batez beste 14,8 puntu egin eta 2,9 asistentzia eman zituen. Ligako saskiratzaile nagusietako bat izan zen.

