Donostiako aldiriko trenen zerbitzua etengo dute udan, Irun eta Hernani artean
Bidaiari batzuk Norteko geltokian, ohiko sarrera berreskuratu eta ordu gutxira.Eusko Jaurlaritza Uztailaren 25etik irailaren 6ra, Renfek mozketak egingo ditu Donostiako aldirietako trenen zerbitzuan, AHTaren lanengatik. Zehazki, Irun eta Hernani arteko bidea erabat itxita egongo da, eta erabiltzaileen garraio zerbitzua bermatzeko, autobusak jarriko dituzte. Horrela, Donostiako tren geltoki hauetan trenaren ordez, autobusa hartu beharko da: Norteko geltokia, Gros, Ategorrieta, Intxaurrondo eta Herrera.
Beraz, hirugarren urtez jarraian, hiru hilabetez etengo dute zerbitzua. Bestalde, irailaren 7tik urriaren 18ra, mozketa gehiago egingo dituzte. Aldiriko trenen zerbitzua soilik astean zehar 04:30etik 17:30era bitartean eskainiko dute, eta asteburutan itxita egongo da.

