Donostiako antzoki zaharrarenaren historia jasotzen duen liburua
'Zaharra eta gurea. Antzoki Zaharra eta haren historia' liburuaren aurkezpena, Antzoki Zaharrean.Maddi Viana Mikel G. Gurpegik idatzi eta San Telmo museoak aurkeztu duen Zaharra eta gurea. Antzoki Zaharra eta haren historia liburuak, Antzoki Zaharraren nondik norakoak kontatzen ditu. Lekuan bertan egindako aurkezpenean egon dira Gurpegirekin batera, Jon Insausti Donostiako alkatea, Jaime Otamendi Donostia Kulturako zuzendari kudeatzailea eta Sara Cozar eta Carles Sans aktore eta zuzendariak.
Donostiako antzoki zaharrenak egindako ibilbidea jasotzen du lanak, 1846an ateak ireki zituenetik, gaur egunera arte. 2022an hasitako ikerketa baten emaitza da liburua, izan ere, urte hura izan zen San Telmo museoak Antzoki Zaharra bilduma maileguan jaso zuen urtea. Amable Arias artistak egina da bilduma, eta mailegua 61 akuarelek, arkatzez eta tintaz egindako 43 marrazkik eta Ariasen haurtzaroko argazki bilduma batek osatzen dute. Haurra zela amak Antzoki Zaharrean lan egiten zuelako sortu zuen serie hau Ariasek, antzokitik ibiltzen zirenen marrazkiak eginez.
Dokumentazio lanetarako, Gurpegi artxibo, hemeroteka eta argazki funtsetan ibili da. Emaitzak ez ditu soilik eraikinak izandako eraldaketak jasotzen, baita hiriko bizitza kulturalaren agertoki denetik bertatik igarotako antzerki, antzerkigile eta antzezle askorenak eta jazotako pasadizoak ere.
Liburuaren 500 ale argitaratu dituzte, eta San Telmo museoko dendan eta Elkar liburu dendetan eskuratzeko aukera dago, 25 euroren truke.

