Sonya Keefe golegile txiletarra fitxatu du Realak
Sonya Keefe aurrelaria, Realeko kamisetarekin.Reala Reala 2026-2027ko denboraldiko taldea indartzen ari da, batez ere, Txapeldunen Ligan maila onean aritzeko. Horretarako, golak beharko dituzte, eta golegile baten fitxaketa da iragarri dutena: Sonya Keefe aurrelari txiletarra. 2028era bitarteko kontratua sinatu du txuri-urdinekin.
Santiagon (Txile) jaio zen eta 22 urte ditu. Klubaren arabera, mugikortasun handiko aurrelaria da: “abiaduragatik, espazioak erasotzeko duen gaitasunagatik eta golerako duen sena nabarmentzen da”. Txileko Boston College taldean hasi zuen kirol ibilbidea, eta hango Union Española eta Universidad de Chile taldeetan ere aritu zen. Gerora, Espainiara joan zen, lehenik Cacereñon eta gero Logroñon aritzeko. Pasa den sasoian, ordea, Granadan aritu zen, eta jokalari garrantzitsuenetako bat izan zen. Hamaika gol egin zituen, eta erabakigarria izan zen andaluziarrentzat.
Gogoratu behar da, aurreko denboraldian Edna Imade ekarri zuela Realak Granadatik Zubietara. Dena dela, utzita etorri zen, eta denboraldi erdi bikaina eginda, Alemaniara joan zen Bayern Munichen jabetzakoa zelako. Keefe, ordea, fitxatu egin dute, eta Imaderen zenbakiak berdintzeko gai bada, txuri-urdinek golegile on baten indarra izango dute.

