Pau Etxanizi brontzezko domina olinpikoa lapurtu diote
Donostiarraren autoa ireki eta handik atera zuten garaikurra. Sare sozialen bidez itzultzeko eskatu du, "balio sentimentala" duelako.
Pau Etxaniz dominarekin erdian, 2024an piraguista olinpikoei egindako omenaldian.Joseba Parron San Sebastian 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan lorturiko brontzezko dominaren lapurreta salatu du Pau Etxaniz piraguista donostiarrak. Duela egun batzuk, norbaitek Etxanizen autoa ireki eta eserleku baten azpian ezkutatuta zegoen domina lapurtu zuen.
Donostiarrak salaketa bat jarri zuen Ertzaintzan, eta Instagrameko bere kontuan ere mezu bat argitaratu zuen saria itzultzeko eskatuz: “Kaixo, mezu hau duela astebete nire autoan sartu eta domina olinpikoa lapurtu zidanarentzat da. Mesedez itzul iezadazu daukadan bakarra da, eskerrik asko”.
Balio ekonomikoaz harago, “balio sentimentala” duen domina berreskuratu nahi duela nabarmendu du, eta horretarako laguntza eskatu du.
Etxanizek uztailaren 20tik 25era Oklahoman (AEB) jokatuko den Eslalom eta Kayak Kroseko Munduko Txapelketan parte hartuko du.

