Txapelarte proiektuko hamar kapelen erakusketa ibiltaria, ikusgai
Txapelarte proiektuaren erakusketa.San Martin Auzoa Elkartea Laugarren Kapelaren Ibilbidean aurkeztu zen Txapelarte proiektu artistikoak bere ibilbidean aurrera egiten jarraitzen du, San Martin auzuneko hainbat dendaren artean banatutako erakusketaren bidez.
Kapelaren Ibilbidea San Martin Auzo Elkarteak antolatzen duen jarduera da, eta lehen aldiz 2023an egin zuten ibilbidea. Manhattanen eta Bartzelonan haien Kapelaren Ibilbideak egiten dituztela ikusita, auzo elkarteak donostiar auzunera gerturatu nahi izan zuen jarduera, eta lehen aldiz egin zenetik, jende mordoa gerturatu izan da urtero, kapela buruan jarrita, ibilaldia egitera.
Uztailaren 17ra arte bost establezimendutan banatuta egongo dira hamar kapelak: BU Arquitectura, Barayazarra Arquitectos, Tocados OH, Leonidas eta La Perola. Establezimendu bakoitzean bi kapela daude, haien azalpenekin eta proiektuaren inguruko informazioa eskaintzen duen QR kode batekin.
Uztailaren 17aren ondoren, kapela denak Mimiku establezimenduan elkartuko dituzte, uztailaren amaierara arte. Erakusketaren inguruko informazio guztia hemen aurkitu dezakezu.

