Ehun arrantzale erretiratu baino gehiago omenduko dituzte Karmengo Ama egunean
Arrantzaleei egindako omenaldietako bat.Lide Ferreira Karmengo Ama arrantzaleen zaindariaren jaia dela eta, datorren ostegunean, hilak 16, Gipuzkoako Arrantzale Zaharren ohiko omenaldia ospatuko dute, Donostian. Ekitaldi nagusi horrek lurraldeko ehun arrantzale erretiratu baino gehiago bilduko ditu, itsasoari eskainitako bizitza osoa aitortzeko.
10:00etan emango diote hasiera omenaldiari, udaletxean. Bertan, harrera ofiziala egingo diete arrantzaleei eta ekitaldi instituzionalari ekingo diote, Jon Insausti alkatearen, Norberto Emazabel Gipuzkoako Arrantzaleen Federazioko Presidentearen, Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren, Irune Berasaluze Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantza Diputatuaren eta Gipuzkoako arrantzale kofradien ordezkarien presentziarekin.
11:00etan, ohiko Karmengo Amaren Itsas Prozesioa egingo dute Isturiz I ontzian, eta, amaitzeko, Karmengo Amaren omenezko meza egingo dute, 12:15ean, San Pedro elizan.

