Galizian abiatuko du liga Ibaeta Basketek
Ibaeta Basketen partida bat.Ibaeta Basket Armarria eta taldea berrituta, Ibaeta Basketek urrian abiatuko du 2026-2027ko denboraldiko emakumezkoen liga. Lehen jardunaldia urriaren 3ko asteburuan jokatuko dute Galizian, hango Lugo taldearen kontra. Etxeko lehen neurketa, berriz, urriaren 9ko asteburuan izango dute Celtaren kontra, Gaska kiroldegian.
Liga datorren urteko apirilean bukatuko da, eta azken jardunaldian Zaragozaren aurka ariko dira, Aragoikoen kirol pistan.

