'Auzo Orri' fanzine kolektiboa aurkeztu dute
'Auzo Orri' fanzinea aurkeztu dute Zurriola parean.Donostiako Udala Auzo Orri fanzineak Groseko lotura komunitarioak indatzea eta auzoaren inguruko kontakizun partekatua eraikitzea du helburu. Argitalpenean, auzotarrek azken hilabeteetan partekatu dituzten 120 istorioetako batzuk agertzen dira.
Fanzinea doan eskuratzeko aukera egongo da auzoko hainbat lekutan: Okendo Kultur Etxean, Arrazola eta Cilveti farmazietan eta Groseko Osasun Zentroan. Gainera, kontakizunak proiektuaren webgunean kontsultatu ahal izango dira.
Erlauntza Gros sare komunitarioak bultzatu du ekimena eta irakurketa, idazketa eta kontakizunak proposatzen ditu “elkarrekin egoteko aukerak sortzeko, auzotarren arteko loturak indartzeko eta auzoko eguneroko bizitzari balioa emateko”. Sarea osatzen duten eragileek bultzatu dute Auzo Orri: Osasunaren Sustapena, Donostia Lagunkoia, Donostia Kirola, Donostia Kultura, Gizarte Ekintza eta Gazteria (Donostiako Udala), Osakidetzako Osasun Zentroa, Arrazola eta Cilveti farmaziak, Garagune eta Uliazpi. Horiez gain, Basket Kalearen, Arteuparte Galeriaren eta Muno Baserriaren laguntza ere izan du Erlauntza Grosek. Bestalde, Texurak estrategia, sormen eta diseinu estudioaren laguntza ere jaso du sareak proiektuaren lehen fasean.

