Izerditan blai
Jendea hondartzara bidean.Joseba Parron San Sebastian Bulegoko haizagailua jarrita nabil idazten, bero itsaskor honi aurre egin nahian. Zauden tokian zaudela ere, azken asteetako beroari ihes egitea zaila da. Seguru nago, batek baino gehiagok pasa duela behar baino denbora gehiago supermerkatuko hozkailuen inguruan. Edo aire girotua martxan duen dendan sartuta. Pinguinoa etxean duenak, horrek badu pagotxa.
Batzuek hondartzara, eta beste batzuek errekara jotzen dute, edo, agian, igerilekura. Umetan hondartzara joateak bazuen xarma berezi bat. Izan udalekutan, familiarekin edo lagunekin.
Ni denbora guztian uretan ibiltzen zen horietakoa nintzen. Amonak behin baino gehiagotan esan zidan sirena bihurtuko nintzela hala jarraitzen banuen. Saiatu bai, amona, baina lortu ez. Gustura egongo nintzateke itsas azpian igerian; beroa edukiko nuke, azalean izerdirik ez, ordea. Tamalez, sirena bihurtu ez nintzenez, izerditzea tokatzen zait.

