Mikel Motos donostiarrak saskibaloi profesionala utzi du
Mikel Motos hunkituta prentsa agerraldian, Nacho Nuñez Askatuak Gipuzkoako presidentearen alboan.Askatuak Gipuzkoa Gipuzkoa Basketekin hamabi denboraldi osatu ondoren, Mikel Motos jokalari donostiarrak saskibaloia uztea erabaki du. Horrela jakinarazi du gaur eskainitako prentsa agerraldian, Nacho Nuñez klubeko presidentea alboan zuela. Hain zuzen ere, Motos da Donostiako saskibaloi taldearekin denboraldi gehien jokatu dituena, eta horregatik, haren dortsala, 9 zenbakia, erretiratzea erabaki du klubak.
“Donostian jaio eta Gipuzkoako saskibaloian hezia, Mikelek bere hiriko taldearen elastikoa defendatzeko ametsa bete zuen 2011-2012ko denboraldian Gipuzkoa Basketekin debuta egin zuenean. Jokalari gazte baten ametsa izaten hasi zena ibilbide paregabea bihurtu zen azkenean, konpromisozko, ahaleginezko eta pertenentzia sentimenduzko hamarkada batean baino gehiagotan eraikia”, nabarmendu du Askatuak Gipuzkoak.
Kirol ibilbidean lorturiko zenbakiez harago, Motosek klubaren balioak irudikatzen dituela gaineratu dute: “lana, apaltasuna eta kolore hauekiko konpromisoa”.

