Miren Lazkano podiumetik gertu, kayak kroseko erlojuaren kontrakoan
Donostiarra laugarren izan da Oklahomako Munduko Txapelketan, Maialen Chourraut hamargarren eta Pau Etxaniz 27. tokian geratu da.
Miren Lazkano piraguista, Oklahoma Cityko kanalean.BAT Basque Team Abian da AEBetako Eslalom eta Kayak Kroseko Munduko Txapelketa, eta maila onean aritu ziren atzo Donostiako ordezkariak. Miren Lazkanok eskura izan zuen brontzezko domina kayak kroseko erlojuaren kontrakoan, baina laugarren tokiarekin konformatu behar izan zen. Maialen Chourrautek, berriz, hamargarren postuan bukatu zuen eta Pau Etxanizek 27. tokian. Dena dela, hiruak sailkatu ziren larunbatean jokatuko diren kayak kroseko kanporaketetara.
Emakumezkoen kategorian, Lazkanok jaitsiera garbia eta azkarra egin zuen, eta 51 segundo eta 79 ehunenetan gelditu zuen kronometroa, garailearengandik, Australiako Jessica Fox urrezko dominarengandik 0.74era. Donostiarrak deitoratu egin zuen ibilbidearen azken zatiko skimotaje-aren maniobran abiadura pixka bat falta izana. Chourrautek, berriz, hamargarren denbora egin zuen, 52.93ko markarekin (+1.88). Katerina Bekova txekiarrak (51.08) zilarra eta Lois Leaver britainiarrak (51.17) brontzea eskuratu zuten.
Gizonezkoetan, Pau Etxanizek 27. postuan bukatu zuen, 49.42ko denbora eginda. Joseph Clarke irabazlerengandik 2.88ra. Jakub Krejci txekiarrak lortu zuen zilarra eta David Llorente espainiarrak brontzea.

