Armada Cupeko ontziak iristen hasi dira
Sagartxo IV eta Krill ontziak Donostiara iristen.Donostiako Erreal Klub Nautikoa Armada Cup estropadako lehen ontziak iristen hasi dira; Plymouthetik (Erresuma Batua) irten ziren ontziak hilaren 18an eta Donostian dute itsas bidaiaren amaiera. Lehena, astelehen gauean iritsi zen, PH3 izeneko ontzia (Herbehereak); astearteko egunsentian hurrengoa, Jaleo, eta, ondorengoak, goizean zehar iritsi ziren, Donostiako Erreal Klub Nautikoko lehenak: Sagartxi IV eta Krill.

