Kaiko Karmengo jaietako Ertzaintzaren esku hartzea salatu du EH Bilduk
2026ko kaiko Karmengo jaien txupinazoko argazki bat.Aratz Garcia EH Bilduk kaiko Karmengo jaietako azken egunean emandako polizia indarkeriaren aurrean “zenbait hausnarketa” egin ditu; esku hartzea salatu eta “neurriz kanpokoa” izan zela nabarmendu du hausnarketan.
“Jazarpen polizialaren ondorioz”, lau kide “urgantziaz” artatu behar izan zituzten igandean. EH Bilduk, lehenik, haien babesa adierazi die zaurituak suertatu ziren herritar guztiei. Gainera, kaiko Karmengo jai batzordeak urte osoan zehar egiten duen lana aitortu du alderdi politikoak, eta azkenik, honakoa nabarmendu du: “Polizia eredu berria behar dugu, gertutasunean oinarrituko dena eta herritarrengan konfiantza sortuko duena”.

