Miren Lazkano kanoako finalerdietara sailkatu da
Alex Segura lehiatik kanpo geratu da kanoako banakako proban, eta taldekakoa ezin izan du jokatu Oier Diazen lesioarengatik.
Miren Lazkano kanoa txapelketako proban.BAT Basque Team Azken txanpara hurbiltzen ari da Oklahomako Eslalom eta Kayak Kroseko Munduko Txapelketa. Atzo, kanoen txanda izan zen, eta bi piraguista donostiar izan ziren lehian: Miren Lazkano eta Alex Segura.
Banakakoan, Lazkanok 15. postua lortu zuen, jaitsiera garbia eginez, penalizaziorik gabe, eta kronoa 97.45ean geldituta. Horrela, finalerdietarako sailkatu zen. Taldekako txapelketan, berriz, dominetatik gertu bukatu zuten Lazkanok, Klara Olazabalek eta Nuria Vilarrublak. Eslovakiak irabazi zuen urrea, Txekiak zilarra eta Frantziak brontzea.
Gizonezkoen lehiari dagokionez, Segura gazteak debuta egin zuen Munduko Txapelketa absolutu batean. 53. postuan bukatu zuen, 7. eta 20. ateetan ukituak eginez eta 97.12ko denbora markatuta. Ondorioz, ez zuen lortu finalerdietara sailkatzea. Taldekako proba, berriz, ezin izan zuen jokatu Segurak, Oier Diez irundarraren sorbaldako lesioagatik. Miquel Traverekin batera lehiatu behar zuten hiruek.

