Nautikoko eskaileran Banksyren jarraitzaile baten obra agertu da
Bi pertsona gora egin nahian ageri dira Nautikoko eskaileren horman.Parte Zaharrean Bizi Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak jakinarazi duenez, gaur goizean Banksy artista ezagunaren jarraitzaile baten obra agertu da Nautikoko eskaileran. Hau da, auzotarrek konpontzeko eskatu duten harrizko eskaileraren horman.
Obra soilik gaur ikusi ahalko dela ohartarazi dute, “mareak itoko baititu pertsonaiak”. Eskailerak konpondu gabe daudenez, “ezin dute gorantz egin”.

