Dbizi sistemaren erabilera %25,5 igo da
Dbiziko hainbat bizikleta.Donostiako Udala Donostiako Udalak aditzera eman duenez, Dbizi sistemaren erabilera %25,5 igo da, aurreko urteko datuekin konparatuta. Erabileraren igoerak “sistema hirian sendotu” duela adierazi du udalak, eta gaineratu du joan den ekaina “sistemaren historiako hilabeterik onena” izan zela.
Udaletxeak ere argi du, erabiltzaileek bizikleta elektrikoak nahiago dituztela: “Bidaien %77,62 bizikleta elektrikoarekin egin baitituzte (534.841 bidaia); bizikleta mekanikoekin egin diren bidaiak, berriz, %22,74 izan dira (160.852 bidaia)”.

