Kazetarien azalean
Donostiako ‘Irutxuloko Hitza’ astekariaren erredakzioa bisitatu dute Oporretan Euskaraz udalekuetako haurrek. Kazetarien jarduna ezagutu, eta kazetari lanak egin dituzte Egia auzoan.
2026ko 'Oporretan euskaraz' udalekuetako gazteak, IRUTXULOKO HITZArekin.Andrea Bosch Jakin-minez betetako hamar ikaslek jo zuten txirrina pasa den astean, Egiako Ametzagaña kaleko 19. zenbakian. Oporretan Euskaraz udalekuko haurrak izan ditugu bisitan gure erredakzioan. Uda izan arren, albisteek ez dute atsedenik hartzen eta gure lana ez da eteten, baina atsedenaldi txiki bat hartu dugu haurrei erredakzioa eta gure eguneroko jarduna ezagutarazteko.
Andrea Bosch, Naike Usabiaga eta Aizpea Aizpurua lankideek irribarrez egin zieten harrera gaztetxoei. Amaratik zetozen, eta kazetarien lanarekiko jakin-min handia erakutsi zuten hasieratik. Mahai gainean astekariaren azken zenbakia genuela –Bentaberriko Alokairu bizilagunen elkarteko kideak azalean zituena–, gure lana Donostian gertatzen dena kontatzea dela azaldu diegu. Horrez gain, IRUTXULOKO HITZAn jardun hori guztia nola egiten dugun nabarmendu die Usabiagak: «Garrantzitsua iruditzen zaigu euskara, gure hizkuntza, sustatzea. Eta, horregatik, dena euskaraz egiten dugu. Bai paperean, bai telefonoan, baita sare sozialetan ere».
Albiste hau Berria-tik ekarri dugu, CC lizentziei esker; bertan jarraitu dezakezue irakurtzen.

