Askatuak Gipuzkoa taldearen estreinako partida ofiziala irailaren 25ean izango da
Gipuzkoa Basketen partida bat, Gaska kiroldegian.Askatuak Gipuzkoa Lehen FEB mailako egutegiaren zozketa egin dute gaur goizean, eta etxetik kanpo abiatuko du liga Askatuak Gipuzkoa taldeak. Irailaren 25ean eta etxetik kanpo izango da klubak izen berriarekin jokatuko duen estreinako neurketa ofiziala. Zehazki, Granadaren kantxan ariko dira, Andaluzian (Espainia). Aldiz, Gaska kiroldegiko lehen partida urriaren 2an izango da, eta Ourense hartuko dute etxeko kirol pistan.
34 jardunaldiko liga erregularra izango da, eta Askatuak Gipuzkoak maiatzaren 7an jokatuko du azken neurketa. Gaska kiroldegian ariko dira Burgosen kontra.

