Ehunka pertsona batu dira Kaleko Afari Solidarioen alde
KASen debekuaren aurka ehunka pertsona elkartu ziren atzo.Joseba Parron San Sebastian Ehunka pertsona bildu ziren atzo (hilak 29) Parte Zaharrean, Kaleko Afari Solidarioak debekatu izanaren aurka protesta egiteko. Lehenik manifestazioa egin zuten, eta, ondoren, Plaza Berrian elkarrekin afaldu zuten, lurrean eserita, etxetik ekarritakoa janez.
Hemen Joseba Parron San Sebastianek egindako argazkiak:

