Afariak banatu gabe ere, KAS kalera atera da debekuaren osteko lehenengo gauean
Parte Zaharreko KASeko kideak, debekuaren osteko lehenengo gauean, Plaza Berrian.Beñat Parra Donostiako Udalak Kaleko Afari Solidarioak (KAS) taldearen jarduna debekatu ostean, KASeko kideak hiru banaketa puntuetara bertaratu ziren bart, erabiltzaileak debekuaren inguruan informatzera.
Erabiltzaile gehienek debekuaren berri zuten dagoeneko, baina oraindik informazioa jaso ez zutenei eta, eguneroko legez, afariaren bila bertaratu zirenei debekuaren berri ematen aritu ziren boluntarioak Parte Zaharreko Plaza Berrian, Gipuzkoa plazan eta Anoeta estadioaren kanpoaldean. Udaltzaingoaren presentzia nabarmena egon zen hiru eremuetan.
Horrela, hiru guneetara bertaratutako boluntarioek eta erabiltzaileek udalaren debekua salatzeko aprobetxatu zuten, elkarretaratze txikiak eginez, gaurko mobilizaziora deitzeko. Hain zuzen ere, 20:00etan egingo dute mobilizazioa, Plaza Berritik abiatuta.




