Miren Lazkanok merezitako aitortza jaso du
Miren Lazkano piraguista, Donostiako Atletikoren oroigarria jasotzen.Donostiako Atletiko Oklahomako ur bizietako Munduko Txapelketan brontzezko domina bat irabazi ostean, Miren Lazkano piraguista donostiarra omendu zuen atzo Donostiako Atletikok, bere klubak. Gogoratu behar da Lazkano hirugarren onena izan zela kayak kros txapelketako finalean. Donostiarraren ibilbidea nabarmendu, eta flotagailu bat irudikatzen duen klubaren oroigarria eman zioten.
Dominarik lortu ez zuten arren, Donostiako Atletikok beste bi piraguista omendu zituen: Maialen Chourraut lasartearra eta Pau Etxaniz donostiarra. Biak maila onean aritu ziren haien modalitateetan.

