Eserialdia egin dute Parte Zaharreko bizilagunek turismoaren aurka
Santa Maria elizaren aurrean egin du eserialdia Parte Zaharrean Bizik.Parte Zaharrean Bizi Parte Zaharrean Bizik antolatuta, larunbatean, hilak 1, auzoko hainbat bizilagun elkartu ziren Santa Maria eliza pareko eskaileretan. Bertan eserialdia egin zuten, ostalaritzak egiten duen espazio publikoaren pribatizazioaren eta “gainturismo basatiaren” aurka. Udalari bere lana egiteko eskatu zioten bizilagunek, auzoa ez dela terraza bat aldarrikatuz: “No more tourism, itota gaude”.

